miércoles, 17 de enero de 2007

Indarrak eta makinak

Indarra objektu baten higidura egoera aldatzeko edo objektua deformatzeko gai den edozein kausa da.
Lau indar mota aipatuko ditugu: grabitatea, magnetismoa, elektrikoa eta marruskadura indarra.
Grabitatea: Lurrak objektuak erakartzeko duen indarra da.
Magnetismoa: imanei eta zenbait metali eragiten dien indarra da.
Elektrikoa: karga elektrikoa duten gorputzen arteko erakarpen edo aldarazpen indarra da.
Marruskadura: objektuen higidura eragozten duen indarra da.

Indarrek objektuen higiduran izan ditzaketen bost eraginak:
· Geldirik dagoen objektu bat mugiarazi.
· Higitzen ari den objektu bat geldiarazi.
· Abiadura handitu.
· Abiadura txikitu.
· Higiduraren noranzkoa aldatu.

No hay comentarios: